Proiektuaren azken faseak

 

 

IRAKASLEAK

Ikastetxe bakoitzak bere manifestua egiten du, eta udalerri bakoitzen egoera desberdina dela kontuan hartuz, bakoitzak  bere aldetik azaltzea  erabakitzen da.

Laguardiako manifestua, Victor Tapia HLHI

Labastidako manifestua, Bastida Ikastola HLHI

Oiongo manifestua, Ramiro de Maeztu HLHI

FAMILIAK

Bilera bat egin zen azaroaren 6an Guardian Nélida Zaitegirekin eta zonaldeko IGEetako kideekin, proiektua azaldu eta haien usteak eskatzeko asmoz. Bilkura horren ostean beste batzuk ere antolatu ziren ikastetxeetan eta udalerrietan bertako kideekin batera, familien osokoa pixkanaka prestatzeko xedez; jarduerotan landu ziren hainbat alderdi Hezkuntza hobetze aldera ikastetxeetan.

Azaroaren 2an “world café” bat egin zen Oionen, Basterra aretoan, azaroaren 21ean Guardiako Samaniego BHIn, azaroaren 22an Guardiako Víctor Tapia HLHIn eta azaroaren 28an Bastidako udaletxeko Areto Nagusian. Zer-nolako hezkuntza nahi dugu?  Zer egin dezakegu familiok lortzeko? Eta zer-nolako lagun nahi dugu gure seme-alabak izatea ikastetxeetatik pasatu ondoren? Halako galderok izan ziren hausnarketagai eta elkarrizketagai familiekin egindako bilera guztietan.

Abenduaren 4an Guardiako Samaniego Jauregian gauzatu zen arratsaldean, 15:30etik 19:00etara bitartean, familien Osoko Bilkura, eta hartara joan ziren hiru udalerrietako   familia batzuk: Oion (6 lagun), Bastida (6 lagun) eta Guardia (10 lagun).

Bertara ere joan ziren Guardiako alkate jaun Pedro León, Bastidako alkate andre Laura Pérez eta Oiongo alkate jaun Eduardo Terroba, baita Víctor Tapia HLHI, Bastida eskola, Samaiego BHI eta Ramiro de Maeztu HLHI ikastetxeetako zuzendariak ere, halako ekitaldi garrantzitsu bati indarra emateko gogoz.

Nélida Zaitegik egin zuen aurkezpena, eta geroxeago Belén Arribasek dinamizatu bilera, hausnarrean jarduteko Hezkuntzari buruz, udalerri edo ikastetxeetan egina zuten bezala, taldeka hausnartuz: nola hobetu Hezkuntza eta familien ekarpenak, nola eskatu beste hezkuntza eragile batzuei; amaiera gisa, bateratze-lana.

Familien Osoko Bilkuraren bideoa

Aipatu famili topaketatik ateratako hausnarketekin landu zen Arabako Errioxako familien adierazpena, guztien artean adostu eta batera sinatu.

 Familien manifestua

 

IKASLEAK

Ikastetxe bakoitzean ikasleek landu dituzte talde-lan batzuk, proposamenak azaltzeko asmoz, eta lagun bat aukeratu ordezkari izateko Legebiltzarrean.

Eguberri aldian zehar aukera egon zen Guardia, Bastida eta Oion udalerrietan hainbat erakusketa bisitatzeko, eta bertan ikusi ahal izan ziren jardueran sartuak dauden ikastetxeetako irakasle eta familien adierazpenak, baita ikasleen lanak ere. Era berean, ikus-entzunezko batzuk proiektatu ziren famili eta irakasleen osoko bilkurari buruz, eta ikasleen lanen gainean ikus euskarri batekin.

Udalerrietako alkateek era ofizialean inauguratu zuten jarduera, eta ekitaldira joan ziren herri haiexetako hainbat hezkuntza eragile (ikasle, familia eta irakasleak).

Ikasleen lanak bestelakoak dira, honako hauek hain zuzen: labur bat Ramiro de Maeztu HLHIko lehen hezkuntzako ikasleek landu dutena metodologi aldaketei buruz irakaskuntzan (proiektuka lan egitea), Power-Point bat ikastetxerako gustuko lituzketen hobekuntzekin Bastidan zein Oionen, infografiak kartoi mehetan Victor Tapia HLHIko lehen hezkuntzako ikasleek egin dituztenak ikastetxean hobetu beharreko gauzen gaia sakon azpimarratuz, edo Samaniego BHIko ikasleena, dekalogo bat ikastetxeetara heltzen diren ikasle berriak nola hartu ongi jakiteko, eta “rap” baten grabazio bat errespetuari buruz eta arrazismoaren aurka geletan.

Ikasleek egin zituzten bideoak.

CEIP VICTOR TAPIA HLHI LA GUARDIA

BASTIDA ESKOLA. LA BASTIDA

CEIP RAMIRO DE MAEZTU HLHI OION Video 1

CEIP RAMIRO DE MAEZTU HLHI OION Video 2

CEIP VICTOR TAPIA HLHI LA GUARDIA

 

 

 

Ikasleek Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako testuak,  konpromisuak azaltzen dutenak, posible da ikustea:

- CPIP Bastida Ikastola HLHIP

- CEIP Ramiro de Maeztu HLHI. OION (1)

- CEIP Ramiro de Maeztu HLHI. OION (2)

- CEIP Victor Tapia HLHI. Laguardia

- IES Samaniego BHI . Laguardia