Proiektuaren azken faseak

 

 

Otsailaren 28an Santurtziko talde bultztzailea bildu da  giro lasai batean,  “Jakin, elkarrizketatu , eta partekatu” proiektuan  jarraitutako prozesuaz hausnarketa bat egiteko.

Denboretaz hausnartu egin da,- proiektuaren iraupenaz, eta proiektua lantzeko momentu  egokienez, sektore desberdinen inplikazioa, familiak, irakasleak, eta ikasleak, bereziki asko inplikatu direnak.

Askenik, parte hartzaileen  hezkuntza foro bat jarraitzeko nahia adierazi dute, zeinetan  bai irakaskuntza publikoa bai pribatua parte hartu dezakete, udalerrko hezluntza komunitate osoari  dagozkien gaiei heltzeko

Udalerriko foroa

Urtarrilaren 16an Santurtziko udalerriko foroa ospatu da eta bertan bildu dira alkatea, Aintzane Urquijo, zinegotzia, Danel Bringas, EEKren lehendakaria, Nélida Zaitegi, eta  talde bultzatzailearen ordezkariak, ikasleak, irakasleak eta familiak.

Alkatearen aurkezpenaren ondoren, maisu batek irakasleen manifestua irakurri du eta ama batek, familiena.

Ondoren, aukeratutako taldeen ikasle ordezkariek hezkuntza hobetzeko proposamenak azaldu dituzte.

Jarraian aurko ditzakezu manifestuei estekak.

Udalerriko foroaren bideoa

IRAKASLEAK

Ikastetxeek, barneko saioetan irakasleekin egin dute bere manifestua. Udalerriko manifestua manifestu guztien laburpena da.

Irakasleen manifestua

FAMILIAK

Familiak egun eta leku desberdinetan bildu dira manifestua egiteko.

· azaroaren 2ko osoko bilkura:IES Kantauri.

· azaroaren 23ko osoko bilkura:CO San José de Calasanz

· abenduaren 11ko osoko bilkura

· abenduaren 15eko osoko bilkura.

Osoko Bilkuren bideoak: 1. bideoa, 2. bideoa, 3. bideoa

Familien manifestua.

IKASLEAK