Proiektuaren aurkezpena

 

 

 

Talde bultzatzailearen sorrera

Ekainaren 12an Urnietako udalean, talde bultzatzailea sortu da, udalerriko ikastetxeetako zuzendariak osatua, Euskadiko Eskola Kontseiluak eta Udalak laguntzaileak izanik.


Talde Bultzatzailea osatzen duten ikastetxeak:


· CEIP Egape Ikastola HLHI

· IES Egape Ikastola BHI

· CPIP Presentación de María HLHIP

· CPES Salesianos BHIP

 

Talde bultzatzaileren bilera

 Irailaren 21ean proiektu horren talde bultzatzailea bildu zen Urnietako Udaletxean; talde hori osatzen dute udalerriko ikastetxeetako zuzendaritza guztiek, Euskadiko Eskola Kontseilua eta udala lagun dituztelarik. Halaber, Urnietako alkate Mikel Pagola, zonaldeko Hezkuntza ikuskari Marta Irazoki eta Egape Ikastola BHI ko zuzendari ohi Manu Marías ere bertaratu ziren. Prozesu osoan, udaletxearen interesa eta parte hartzea agerian jarri da.

 

 Bileran hitzartu ziren irakasle guztien osoko bilkuran, datorren urriaren 26an, ekingo dieten gaiak, baita proiektua garatzeko gogoz egin beharreko jardueren egutegia ere.

Laster jakinaraziko dira aukeratutako gaiak eta Osoko bilkurako programa.

 

 

Irakasleen Osoko Bilkura

“La calidad de ningún sistema educativo es superior a la de su profesorado

Jakin, partekatu eta elkarrizketatzea” proiektuaren esparruan, Azaroaren 8an, Urnietako kultur etxean eta Egape Ikastolan, 82 irakasle hartu dute parte irakasleen Osoko Bilkuran , “Hezkuntza profesionalen artean ezagutza pedagogikoak elkarbanatzea” izenekoa.

Saioaren hasieran, Urnietako alkateak eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren lehendakaria, Nélida Zaitegi, etorritako irakasle guztien parte hartzea eskertu dute, bereziki , talde bultzatzailearen kideei eta Hezkuntza ikukariari, Marta Irazoqui.

Jardunaldia 3.30 ordu iraun du, Iñigo Retolazak dinamizatua, lankidetza giroan burutu da eta hezkuntza hobetzeko sinergia oso baliogarriak sortu dira.

8 txosten aurkeztu dira, 14 irakasle prestatuak, borondatez, haien ezagutza partekatzeko eta lankideekin eztabaida sortzeko asmoz. Erakutsi duten emankortasunaz eskerrak ematen dizkiogu.

Halaber, 3 minutuko bideaok prestatu dituzte eta topaketa honetarako laburpen eta material guztiak sortu dute.

Link honetan aurki ditzakezu.

Prentsan agertutako berriak:

Urnietako udalaren aldizkaria "Berria"

Irakasleen Osoko Bilkuraren bideoa

 

Urnietako irakasleek 8 gai landu dituzte:

  1.  Metodologia aktiboak: Ikasleak beraien ikasketen protagonistak: eskolan metodologia aktiboak erabiltzearen garrantzia  Bideoa
  2. Etxekotzea: etxea-ikastetxea bat eginez  Bideoa
  3. Educar ante todo para ser persona   Vídeo
  4. Irakaslearen figura berreskuratu eta indartu. Gaur egungo gizartean eta eskolan beharrezkoa.  Bideoa
  5. Elkarbizitza  Bideoa
  6. Aniztasuna: eskola inklusiboa   Bideoa
  7. Euskararen erabilera gurean  Bideoa
  8. Ikasleen ebaluaketa  Bideoa