Aurkezpena

Euskadiko Eskola Kontseilua da unibertsitatekoa ez den irakaskuntzako programazio orokorrarekin zerikusirik duten giza eragileek parte hartzeko organo gorena da, hala nola,  Eusko Jaurlaritzak araudiari buruzko kontsulta eta aholkularitza organoa.

 

 

 

 

E.E.K.ren funtzioren artean, hauek  dira aipagarrienak: EAE mailan irakaskuntza garatzen duten arauei buruzko irizpenak egitea, irakaskuntzaren egoeraren inguruko txosten orokorra burutzea eta txostenak egitea.

Autonomien eta Estatuaren Eskola Kontseiluek osatzen duten foroan antolatzen diren urteko jardunaldietan ere hartzen du parte eta lehendakariak parte hartzen du  Irakas sistema ebaluatu eta ikertzeko erakundeko Zuzendaritza kontseiluan, Unibertsitateetako Euskal Kontseiluan eta Hezkidetza sustatzeko eta genero-biolentzia prebenitzeko plan estrategikorako jarraipen Batzordean. Batzorde teknikoan ere pertsona bat dago Kontseiluaren izenean.

 

 

Zeintzuk dira dagozkion zereginak?

 

  • Hezkuntza komunitatearen parte hartzea ahalbidetzen du, irakaskuntzaren programazio orokorrean eta gobernuak hartzen dituen oinarrizko erabakietan.

 

  • Hezkuntzaren gai nagusiez (lege-proiektuak, dekretuak, planakā€¦) nahitaez kontsultatua izan behar da.

 

  • Irakaskuntzarekin zerikusia duten gaiei buruzko proposamenak egiten dizkio hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailari.

 

  • Euskadiko hezkuntzaren egoera ebaluatzen du, eta kasuan kasuko  txostena landu eta argitaratu.

 

  • Estatuko eta autonomia erkidegoetako eskola kontseiluaren batera urteroko topaketan parte hartzen du, bai eta estatuko eskola kontseluan ere.

 

Nola dago ordezkatua hezkuntza komunitatea?

 

  • Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako sei irakasle,
  • Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikasleen sei guraso
  • Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako sei ikasle,
  • Administrazio eta Zerbitzuetako langileen bi ordezkari
  • Ikastetxe pribatuetako bi titular
  • Unibertsitateko ordezkari bat
  • Langileen sindikatuetako hiru ordezkari
  • Erakunde patronaletako hiru ordezkari
  • Hezkuntza Administrazioko lau ordezkari
  • Hezkuntza arloan izen handikoak diren lau pertsona,
  • Toki Administrazioko sei ordezkari
  • Irakaskuntzako kooperatiben ordezkari bat
  • Zuzendarien elkarteetako ordezkari bat
  • Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari bat

Nola antolatzen du bere lana?

 

Osoko Bilkura

 

sektore desberdinek porposatutako 46 kide

 

Lehendakariak eta Lehendakariordea

Kontseiluko kideen artetik, sailburuak izendatuak

 

Idazkari Teknikoa

Sailbiruak bere sailari atxikitako langileen artean izendatua

 

Administrazioko bi langileak

 

Batzorde iraunkorra

 

  • Lehendakaria eta lehendakariordea
  • Bost batzordeetako Lehendakariak, Euskadiko Eskola Kontseiluaren Lehendakariak
  • Gurasoen taldeko ordezkari bat
  • Ikasleen taldeko ordezkari bat
  • Irakasleen taldeko ordezkari bat
  • Toki administrazio taldeko ordezkari bat
  • Idazkari teknikoa

 

Batzordeak

 

  • Egitaraugintza, eraikintza eta ekipamendua
  • Hezkuntza-sistemaren antolaketa
  • Giza-Baliabideak
  • Hizkuntza-helburuak
  • Hezkuntzaren finantzaketarakoa
  • Beste batzorde batzuk, gai jakin batzuk aztertzeko