Erkidegoetako Eskola Kontseiluen topaketarako esperientziak

XXIII. TOPAKETAK: " "Familia eta ikastetxearekiko harremanak. Esperientziak eta praktika onak"

  • 2015eko apirilaren, 16, 17 eta 18 |

        Eskola Kontseilu Autonomikoen jardunaldiak direla eta, Eskola Kontseilu hau joan egingo da bertara, proposatutako esparru gairako ekarpena balioetsi den ikastetxeetako ordezkariak lagun. Ikasturte honetan, apirilaren 16, 17 eta 18an Santanderren izango gara “Familia eta ikastetxearekiko harremanak. Esperientziak eta praktika onak” delakoaren gaia aurkezten.

Gure Batzorde Iraunkorrean, ikastetxeetara joateko eta harien proiektuak ezagutzeko prozedura erabakitzen da. Ihaz, Berritzeguneekin bideratu genuen lan hori. Aurten, irakaskuntzako kooperatibetara hurbildu nahi izan dugu. Horretarako, ERKIDEk lagundu digu ezagutzeko familia eta ikastetxe horiekiko harremanak nola garatzen diren.

Mila esker ERKIDEri, Urretxu-Zumarraga eta Txantxiku ikastolei.

ERKIDE Irakaskuntza da Irakaskuntzako Kooperatiben Elkartea, eta erakunde horrek ordezkatzen ditu Euskadin kooperatibako titulartasuna daukaten ikastetxeak;  81 kooperatiba biltzen ditu (48 gurasoenak; 10 irakasleenak; eta 23 integralak), eta 64.682 ikasle dira guztira, Euskadiko itunpeko sarearen  ehuneko 33 eta euskal hezkuntza sistema ez unibertsitario osoaren ehuneko16 baino gehiago.

Parte hartzea da sozietate kooperatiboen ADNren zati bat euren mota desberdinetan, eta beraz baita irakaskuntzako kooperatibena ere. Kooperatiban parte hartzea dago definizioan bertan (gogoz batzen diren pertsonak, parte hartze demokratikoz kudeatzen dutenak), euren balioetan (elkarri laguntzea, elkarren arteko erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, zuzentasuna, solidaritatea, zintzotasuna, gardentasuna, eta gizarte bokazioak) eta printzipioetan (nahita eta zabalik atxikitzea, era demokratikoan kudeatzea, ekonomian parte hartzea, autonomia eta independentzia, hezkuntza, heziketa eta informazioa kideei eta besteren konturako langileei).

Adibide giza, Urretxu-Zumarraga eta Oñatiko Txantxiku Ikastoleetako esperientziak aurkezten ditugu. Biak dira kooperatiba integralak, eta langile, familia eta laguntzaileek eratzen dute. Kide guztiak ordezkatuak daude enpresako erabakitzeko organo gorenetan, eta euren erabakitzeko eskubidea erabiltzen dute kide bakoitzari dagokion botoaren bidez.

Erabakitzeko organo gorena da Batzar Nagusia da. Ikastetxeko kudeaketa egiten da Kontseilu Nagusiaren bidez. Horrez gain, parte hartzea eta inplikazioa beste egituretan garatzen da. Besteak beste, Gelako ordezkarien Kontseilua eta Talde lanetan. Erabat garrantzitsua da Ikasleen Ordezkarien parte hartzea ere bai.

Zentroen orno-ardatz da eskola-elkartearen parte hartzea, eta familiena bereziki; izan ere, ziur daude hezkuntza arloko eragile guztiek ahaleginak batu eta elkarrekin lan egin beharra daukatela lorpen akademikoak hobetzeko ez ezik, baita ikasleak motibatu eta haien artean ongizatea sortzeko ere.

 

 

URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA

Ikastetxe horretako eskola-elkarteak jakin badaki zer-nolako gizarte aldaketak sortzen diren eta nola egokitu behar zaion gizarteak eskatzen duenari, eta uste du funtsezko erronka dela berrikuntza, pedagogia berritzea eta metodologia berriak bereganatzea ikasle bakoitzari laguntzeko xedez garapen  pertsonal, sozial eta akademikoan.

Hori guztia helburu, azken lau urteetan era koordinatuan garatu dira hainbat proiektu, eta inteligentzia emozionalarekin hasi da ikasleei laguntzeko garapen  pertsonalean; horrez gain, gizarteak eskatzen dituenez gero taldetan lan egiteko gauza diren pertsonak, martxan jarri da lan kooperatiboko metodologia.

Bereziki nabarmentzen da GOLDEN5 programa, ikasleen errendimendua hobetzeko asmoz sortu dena; horretarako, autoestimua sustatu da, eta zeregin batzuk proposatu dizkiete eurekin arrakasta lortzeko gai izan daitezen, honako eredu honen pean: «erraztea zoriontzeko xedez». Kontua da beti positiboa izatea abiaburu, motibazioa sortzea, ekintzak proposatzea hobekuntzarako, baina beti adorea emanez ikasleei aurrerantz jarraitu dezaten. Eginkizun horretan diharduten lagunek deritzote prestakuntza akademikoa dela gaitasun batzuetan heztea ikaskuntzarako motibatuak egon ahal izan daitezen, gaitasun maila altu batekin.

Ibilbide honetan, erabakigarria izan da familien parte hartzea. Gurasoen ekarpenak eta inguruko ikuspuntuak informazioa eskaini diete irakasleei esku hartzearen arrakasta orientatze aldera. Berrikuntza gizartearen eskari da; familia-eskola harremana da ibilgailu pribilegiatua irakaskuntzaren premiazko berrikuntza horren aurrean adi egoteko, eta hori guztia da eragile  lanean ilusioz jarraitzeko, beti parte hartuz.

Batzar Nagusia, kide onuradun zuzenek eta laneko kideek era parekidean eratzen dute. Kontseilu Nagusia hamabi kidek eratzen dute, sei kide onuradun eta sei laneko kide. Horrez gain, hitzarekin baina botorik gabe, Urretxu eta Zumarragako udalen ordezkari bana, Zuzendaritza taldeko kideak eta ikasleen bi ordezkari.

Gelako ordezkarien Kontseilua; gurasoak dira eta familien informazioa, iradokizunak, zalantzak... jasotzen dituzte eta Kontseilu Nagusira helarazten, edota Ikastetxeko Zuzendaritzara, kontuok balioetsi eta erabaki egokiak hartu ditzaten. Gainera, ordezkatzen dituzten familiei jakinarazi behar diete interesgarri deritzoten guztia, Hezkuntza Proiektua hobetzeko balio duen oro.

Gelako ordezkariok antolatzen dira Talde lanetan -Pedagogia Batzordea, Euskara Batzordea, bizikidetzarako Behatokia, gertaera eta ekintzetarako Antolakuntza, eta Prestakuntza-. Zuzendaritza Taldeko kide batzuek zuzentzen dituzte bilerok, eta bertan  helburuak hausnartzen eta adosten dira ikasturte bakoitzerako, eta iradokitzen diren ekarpen guztiak aintzat hartu eta balioesten. Curriculumeko gai, ekintzetan edo ekintza osagarrietan, baita gurasoen parte hartzea ere garrantzitsua da.

 Ikasleen Ordezkariek parte hartze dute eskola-bizikidetzari dagozkion   gai  guztietan -anekdotikoa gertatzen da gatazka-. Jakin badakigu harreman sendoa dagoela laguntza familiarraren eta ikasleen portaeraren artean, errendimendu akademikoaren eta segurtasun sentimenduaren artean. Horren harira, familien parte hartzea nabarmengarria da curriculumaren garapenean. Lanean diharduten proiektuari jarraiki, gonbidatu egiten dira familiak bertan parte hartzera, esperientziak eta jakintza partekatuz, bai gelaren barruan, bai ekintza osagarrietan.

Jokabide eta proiektu askoren sare honetan bereziki azpimarratu behar da lehen aipatutako   GOLDEN5 programa; horrek irakasleei estrategia zehatzak eskaintzea du helburu, eskola-errendimendua hobetzeko xedez. Horretarako, jokabideko bost esparru ezartzen dira: gelako kudeaketa, harremanak eraikitzea, gizarte giroa, ikasketa egokitua eta familia-eskola harremana.

Nabaria da erlazio estua dagoela eskola eta familiaren arteko kooperazio onaren eta lortzen diren emaitza positiboen artean kooperazio hori era sistematikoan egiten denean.

Hori dela eta, Urretxu-Zumarraga Ikastola irakaskuntzako kooperatiboan estrategiak garatzen dira eta urratsak ematen  familien parte hartzea hobetzeko asmoz; horri esker irakasleen eta gurasoen poz maila nabarmen areagotu da. Hori guztia lortzen da telefono komunikazioaren bidez gurasoekin mezu positiboak emanez, bizitza interesgune bihurtuz eskolaz kanpo,  ikastetxetik iragartzen diren bileretara joatea bultzatuz, bilerak ongi prestatuz familiekin elkarrizketarako eredua aintzat hartuta, gurasoak gonbidatuz gelan laguntzeko…

Hitz batean, eskola laguntza dute ikasleek gaitasunak lortu ditzaten eta prest egon daitezen gizarteak exijituko dizkien erronkei aurre egiteko, eta, horren ondorioz, berrikuntza pedagogikoa erronka bihurtzen da, ezinbestekoa denbora berriari eta gaur egun azaltzen diren eskakizunei egokitzeko. Ikuspuntu berri honen aldetik, ez dago inola ere eztabaidatzerik  familien parte hartzearen garrantzia. Helburu komunak definitu behar dira, zentzu berean lan egin, ahaleginak batera eginez eta era kooperatiboan arituz. Horixe eskatzen dute familiek, eta horrela demostratzen dute poztasuneko inkestek: horiei erantzuten diete familiek urtero.

TXANTXIKU IKASTOLA

 

Hainbat eskola testuingurutan burututako azterlan batzuek erakusten dute  garrantzia dagoela eskola eta  familiaren arteko harremanean. Familia irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuetan sartzeak eragiten dio seme-alaben eskola errendimenduari (Pérez, 2004). Era berean, garrantzitsua da argi azaltzea irakasle eta gurasoei bien hala bien arteko lankidetzak zuzenean eragiten diola ikasleen nortasunaren garapen positiboari (Henderson, 2002). Gurasoen parte hartzeak eta interesak irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuetan laguntzen diote ikasleen inplikatzeari ikasketetan, eskola errendimendua jasoz, jarrera hobetuz ikasketetan eta garapen pertsonalari lagunduz (Lozano, 2003). Printzipio guztiok eta familiaren parte hartzeari buruzko teoria hau partekatzen duten beste asko dira lehentasunezkoak haientzat. Hori dela eta, Ikastolak eten gabe hobetu nahi du alderdi honetan, eta lanean dihardu hainbat ideia eta proiektu berritan urratsak emateko, hau da, familiak ikasgelaren barruan erakartzeko eta egoerok sistematizatzeko xedez.

Kooperatiba integrala izateak berekin dakar taldetan lan egitea, lankidetzan jardutea eta kooperatzea eskola elkarteko kide guztien artean, bai ikastetxearen barruan (irakasleen artean, eta Ikastola eta familiaren artean), bai beste erakunde batzuekin batera. Hori haien identitate ezaugarrietarikoa denez gero, leku eta eskualdeko esparruan antolatzen dituzten ekintza batzuk beste ikastetxe eta ikastola batzuekin elkarlanean, eta Autonomi Erkidego eta nazio mailetan parte hartu eta kooperatzen dute ERKIDE eta EHIrekin (Euskal Herriko Ikastolak, Europako Elkarte Kooperatiboa).

Ikasturte bakoitzean egiten da ohiko Batzar Nagusi bat ikastetxearen egoera ekonomikoa jakinarazi eta aurkeztutako dokumentuak onartzeko xedez: txosten pedagogikoa, urteko kontuak, urteko emaitza, hurrengo ikasturteko aurrekontuak, gurasoen kontseiluko txostena… eta horrez gain zerbitzuen prezioak aztertu eta botatzen dira. Halaber, kideak aukeratzen dira Kontseilu Nagusirako eta Zaintzako Batzorderako. Egoerak hala eskatzen baldin badu, beti egin daitezke ezohiko Batzar Nagusiak. Kontseilu Nagusia da arduraduna deialdia egiteko, ohiko Batzar Nagusirako zein ezohikorako.

Kontseilu Nagusia hamairu lagunek eratzen dute  hitz eta botoarekin, sei irakasle eta gainerako langileen ordez, sei guraso familien ordez eta pertsona bat kide laguntzaileen ordez. Hamairu lagun horiez gain, hitza dute baina ez botorik ikastetxeko Zuzendaritza taldeko kideek.         

 

 Gurasoen Kontseiluan Kontseilu Nagusiko gurasoen 2 ordezkari direla, langile batzuekin batera, arduradun talde hori dinamizatzeko eta lana koordinatzeko ikastetxeko zuzendaritza taldearekin. Familien parte hartze zuzena sendotzeko sortu zen Ikastolaren barruan. Ikasturte bakoitzeko ikasgela bakoitzak  botatzen du organo horretan ordezkatu ditzan nahi duen familia hurrengo bi ikasturteetan zehar. Urtero berritzen dira kontseilu horretako kideen erdiak, eta botazioak egiten dira ikasturte hasierako ikasgelako bileran. Gurasoek hainbat ekintza dituzte gauzatzeko, besteak beste:  eskolaz kanpoko ekintzak antolatu eta dinamizatzea, langileei laguntzea hainbat ospakizunetan, mantentzeko lanetan jardutea…Organo horretako kideak Lan-taldetan ere antolatzen dira. Talde bakoitzak dauka bestelako helbururik, eta  norbanako eran antolatzen da. Ikastolako ekintzak, Euskararen Eguna, Elkarbizitza Behatokia, 21 agenda…. Taldeok hainbat helburu markatzen dituzte ikasturterako eta kronograma bat eratzen nork bere aldetik. Bilerak egiten dituzte hainbat ekintza burutzeko xedez, eta ikastetxeko zuzendaritza taldearekin erabakitakoa koordinatzen. Ikasturtearen amaieran, memoria bat diseinatzen dute Batzar Nagusian ikasturtean zehar gauzatutakoaren berri emateko. Taldeokin egindako lankidetzaren bidez, asko lantzen da eskolaz kanpoko esparrua. Baina gaur ere badute erronka: familiak ere sartzea curriculum arloan. Horretarako sortu zen  gurasoen ekimena ikasgelan. Ekimen horrek hainbat aldaera dauzka: ikasleak hezkuntza ibilbidean orientatzetik hainbat arlotako lanpostuak aurkeztuz irakaslearekin batera lankidetzan jarduteraino unitate didaktikoetan (astronomia, artea …) sartuta dauden gai batzuk lantzeko orduan.    

Bigarren hezkuntzako ikasleek ere badute euren ordezkaritzako organoa: ikasgela bakoitzak aukeratzen du bere ordezkaria botazioz. Lagun horrek ardura batzuk ditu berekin, besteak beste, tutoreari jakinaraztea ikasgelan dauden arazo edo proposamenei buruz, bizikidetza hobetzeko xedez. Ikasleek hezkuntza proiektuan parte hartzea da gako motibaziorako (Keller). Egunerokoan parte hartzaile eginez, lortzen dute eurak identifikatuak egotea  proiektuarekin eta gainera bizikidetza eta komunikazio arloak hobetzea irakasleekin. Txantxiku Ikastolan ikasleen parte hartzeari ematen dioten garrantzia dela eta, haiek berak antolatu dira taldetan euren ideiak ekartzeko ikasturtean zehar burutzen diren ekintzetan. Bi irakaslek laguntzen diete antolakuntzan eta baliabideak jasotzen lanak gauzatzeko. Proiektuok burutzeko ematen diren orduak daude eskola-ordutegitik kanpo, eta batzuetan behar dute gainerako ikasleen, irakasleen eta eskola-orduren baten lankidetza.

Amaitzeko, Urretxu-Zumarraga Ikastolan aipatu den eran, Txantxiku Ikastolan ere GOLDEN5 proiektua garatzen ari dira. Irakasle eta familiei zuzendua dago, eskola giro atsegin eta eragingarriagoa sortzeko eta  famili harremanak lantzea ikasgelan eta handik kanpo. Helburuok lortzeko xedez, irakasle eta familiek eskutik helduta joan behar dute, eta horretarako prestakuntza behar dute bi taldeek batera.

 

XXII. ESKOLA KONTSEILUEN ARTEKO TOPAKETAK: " Arrakastarako esperientziak"

  • 2014 maiatzaren 8,9 eta 10 |

   Antzuola Herri Ikastetxean umeekin lan egiteko bueltaka dabiltza, 1996.urtean, Delors-Txostena famatu horretan -ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, izaten ikastea-, adierazi baino lehenago.

Haien ardura, zalantzarik gabe, ikasleen garapen integrala da eta horretarako, ikasle bakoitzaren izaera lanaren ardatz bihurtzen da.

Ikasle bakoitzak sortzen dituen ideiak, harremanak, sentipenak…kontuan izaten dira, ikaslearen oreka pertsonala eta taldearen aberastasuna bilatzeko. Proiektua horrela hasten da: bakoitzetik besteetara.Ideiak eta erritmo pertsonalak errespetatzen, eta ume en interesak kontuan hartzen, curriculuma lantzen da. Eskola osoak laborategi baten itxura du; hormak prototipoz beteta, gelak ekintzaz murgilduta, toki komunak produkzioz inbadituta…Psikomotrizitatea, eraikuntza, zientzia-ikerketa, matematika esperimentala eta komunikazioaren bidez izaten eta elkarrekin bizitzen era naturalean ikasten da.

Horretarako, proiektuaren atzean, irakasleen lana eta lan taldeen lana ugari susmatzen da…Umeen bideak aztertzen, bideratzen…Hezkuntzaren garratziaz sinesten eta ekiten. Herriko umeekin sortzen dituzten harremanak luzaro izaten dira eta familiekin lortzen duten konplizitateak asko laguntzen du.

“Asko idazten dute eta sarritan bere iritzia adierazten”…edozein gai interesanteri buruz pentsatu, frogatu eta egiten da..

“Egiten denean, badute gauza asko kontatzeko”…eta kontatzen da guztien saioetan, proiektua amaitzen denean…zientzia-metodoak adierazten den bezala, ikertzaileek ere haien aurkikuntzak komunikatzen dituzte.

Segi aurrera, eta mila esker zuen ahaleginagatik.